Bizikletaz eta mendiaz gozatu dute Lizartzako eskolaren astean

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 26a

Irudian, bizikleta festan parte hartu duten haurrak.

XXVII. Eskolaren Astea ospatzen ari dira Lizartzan, eta gaurkoan mendi irteera eta bizikleta festa izan dituzte; iluntzean afari-merienda ere egingo dute plazan guraso eta ikasle guztiek

Bihar, asteazkena, 19:00etan kultur gunean ikastetxeko ikasleek aste honetarako bereziki prestatu duten jaialdiaz gozatzeko aukera izango da herriko kultur gunean.  Ostegun goizean, kirol topaketak izango dituzte batzuek Tolosan eta besteek jolasak egingo dituzte Berrobiko eskolako lagunekin batera. 14:15ean bi filma ikusteko aukera izango da; bata eskolan eta bestea kultur gunean.

Azkenik, asteari amaiera ostiralean emango diote. Txikienak Baliarrainera joango dira eta helduenak Donostiako Txuri-Urdin izotz pistara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!