Tailer eta jolasen artean ekin diete eskolaren asteari Lizartzan

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 25a

Lizartzako ikastetxeak XXVII. Eskolaren Astea ospatuko du aste honetan eskolak eta gurasoek antolatutako ekimen ezberdinekin

Lizartzako eskolako haur eta gurasoek festarako aitzakia izango dute aste honetan, izan ere, eskolaren astea ospatzen ari dira 27. urtez. Gaur arratsaldean, esaterako, txikienek eskulanak egin dituzte frontoian eta LH 1-6 arteko haurrak talde desberdinetan tailer ezberdinak burutu dituzte: sukaldaritza, artea, gorputz adierazmena... Ondoren, guztiak elkarrekin gurasoek antolatutako jolasez gozatu dute.

Bestalde, bihar, asteartea, bizikleta festa eta mendi irteera izango dituzte, 14:15ean, herriko plazan. 19:30ean, berriz, plazan afari-merienda egingo dute bertaratzen diren guztiek elkarrekin.

Bihar, asteazkena, 19:00etan kultur gunean ikastetxeko ikasleek aste honetarako bereziki prestatu duten jaialdiaz gozatzeko aukera izango da herriko kultur gunean.  Ostegun goizean, kirol topaketak izango dituzte batzuek Tolosan etabesteek jolasak egingo dituzte Berrobiko eskolako lagunekin batera. 14:15ean bi filma ikusteko aukera izango da; bata eskolan eta bestea kultur gunean.

Azkenik, asteari amaiera ostiralean emango diote. Txikienak Baliarrainera joango dira eta helduenak Donostiako Txuri-Urdin izotz pistara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!