Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Antzerkia eta afaria Lizartzan, emakumeen egunaren harira

Maier Ugartemendia

Martxoaren 8a da Emakumeen Nazioarteko Eguna, baina zenbait herritar ospakizun eta aldarrikapen egunak asteburuan ospatuko dituzte; Lizartzan ostiralean jarri dute hitzordua

Martxoaren 11, ostirala, 20:00etan Sexijentziak askatuz antzezlana izango da kultur gunean, Bazen behin clown  taldearen eskutik. 21:00etan, berriz, afaria egingo dute herriko Ostatuan. Izena emateko epea gaur amaitzen da eta hiru lekutan eman daiteke: Jose Marinean, Itzalan edo Ostatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!