Herria beti zurekin!

Xabat Iparragirre, Imanol Ganzarain eta Jon Zalakain 2015eko azaroaren 24a

Argazkia: Iñigo Uriz/Argazki Press

Finalerako txartela lortu zuenetik, eguna iristeko irrikaz geunden. Finalaren eguna eta tokia jakin bezain pronto, gauzak antolatzeari ekin genion, nahiz eta aukeraketa oso gustukoa ez izan: igandean eta Errioxan gainera. 

Normala denez, honek eragina izan zuen herritarrak mugitzerakoan, baina azkenerako, taldetxo polita osatu genuen.

Iritsi zen egun handia. Herritar eta lagunak, ilusio handiz baina urduri, Logroño alderantz abiatu ginen, Erik animatu eta jan-edanean ondo pasatzeko asmoz.

Behin frontoian, gure ezinegona areagotzeko, lehen partida luze joan zen. Halako batean amaitu zen, ordea. Animatzeko ordua zen. Partida, erdira bitarte, amestu bezala joan zen. Eta ospakizunean pentsatzen hasiak geunden guztiok.

Zoritxarrez, ordea, emaitza iraultzeko gai izan zen Gorka.

Final handi bat ikusita eta egun polit bat pasata, baina triste, Lizartza aldera bueltatu ginen Adarraga gerturatuko guztiok.

Nahiz eta galdu, berriz ere animatzeko eta horrelako beste esperientzia bat bizitzeko irrikaz geratu gara, eta hori gerta dadin lanean jarraituko dugu.

Herria zurekin!
Aupa Erik!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!