100 urte bete ditu Maria Esnaola lizartzarrak

Maier Ugartemendia 2015eko urriaren 19a

Atzo izan zen Maria Esnaolaren urtebetetze eguna, eta herriaren eta udalaren eskutik omenalditxo bat jaso zuen

Igandero egin ohi duen moduan, 12:45ean mezara joan zen. Handik ateratakoan Otsolar dantza taldeak aurreskua dantzatu zion eta oroigarri moduan zapi bat ere oparitu zion. Azkenik, Lizartzako Udalak lore sorta bat eta koadro bat oparitu zizkion.

100 urte betetzea ez da ohikoa, ez da egunero entzuten den zerbait. Eta horregatik, Mariari bere herriak eta udalak egun bereziago hau, are bereziagoa egiten lagundu zioten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!