Lizartzako jaiak 2015

Gazteak herri kiroletan eta helduak sokatiran

Ataria 2015eko irailaren 5a

Herriko gazteak azkarragoak izan dira herri kirol probetan, eta helduak, berriz, indartsugoak izan dira sokatiran. Ikusmin handia sortu du desafioak herritarren artean, eta jende ugari gerturatu da ikustera eta animoak ematera.

Pilota partidaren ostean herriko plazan zuten hitzorrdua lizartzarrek, gazteak eta helduak nor baino nor aritzeko prest baitzeuden. Ingudearekin, txingekin, lokotx biltzen eta zakua eramaten lehiatu dira lehenbizi gazteak eta helduak, eta gazteak gehiago direla erakutsi dute. Ondoren, sokatiran, bi ekinaldietan helduak nagusitu dira. Sagardo dastaketa eta dantza sokak ere jende ugari erakarri du, eta gauean, berriz, kontzertua izango dute presoen eskubideen aldeko kalejiraren ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!