Erik Jakak bi urtez luzatu du kontratua

Ataria 2015eko ekainaren 2a

Pilotari lizartzarrak bi urte daramatza profesionalen mailan, eta beste bi urteko kontratua sinatu du Asperekin

Profesionaletan daramatzan bi urtetan, Promozioko bi txapela eskuratu ditu binakako txapelketan, 2014an eta aurten hain zuzen. Lan on horrek bere fruituak eman ditu, eta beste bi urtez profesional mailan aritzeko aukera izango du Jakak. Aspek, lizartzarraren "esfortzua eta bilakaera ona" nabarmendu ditu.

Jakak, berriz, onartu du "pribilegio bat dela gaur egun bi urte gehiagorako kontratu bat sinatzea", eta berak ere azken urteotan izandako bilakaera "ona" nabarmendu du. "Nire helburua hori zen, hobetzen jarraitzea eta enpresak ematen dizkidan aukerak baliatzea".

Une honetan min hartuta da. Ostiralean orkatila bihurritu zuen eta atzo mediku azterketa egin ostean, lehen graduko zaintiratua duela ondorioztatu dute. Astebete geldirik egongo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!