Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Leire Gordok hartuko du Lizartzako alkatetza

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

EH Bilduk 240 boto lortu ditu eta PPk 12; Gordok esan du oso kontentu daudela

EH Bildu eta PP ziren Lizartzako aukera bakarrak eta lehenengoak lortu ditu boto gehien, 240. PPk 12 lortu ditu. 7 hautetsiak hortaz EH Bildukoak izango dira. 2011n Bilduk 329 boto lortu zituzten eta PP 37. Leire Gordo izango da alkatea: «Oso-oso kontentu gaude, euskaraz jarraitu ahal izango dugu lanean, paraxutistarik gabe».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!