Bizikleta festa, Eskolaren Astea ospatzeko

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko maiatzaren 12a

Ostirala bitarte XXVI. Eskolaren Astea ospatuko dute Lizartzako eskolan. Eskulanak eginez hasi zituzten atzo, ekitaldiak. Gaur bizikleta festa egin dute Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzakoek mendi irteera eta pista jokoak izan dituzte. Iluntzean afari merienda egingo dute.

Egitaraua:

  • Gaur, maiatzak 12:
    14:15ean Haur Hezkuntzako ikasleen bizikleta festa eta Lehen Hezkuntzako ikasleen mendi irteera eta pista jokoa
    19:30ean afari merienda
  • Bihar, maiatzak 13:
    19:00etan jaialdia
  • Maiatzak 14,osteguna:
    10:00etan Altzo eta Albizturgo lagunak joando dira Lizartzara
    17:00etan ipuin kontalaria Haur Hezkuntzakoentzat udalbatza aretoan
    17:30ean ipuin kontalaria Lehen Hezkuntzakoentzat
  • Maiatzak 15, ostirala:
    Egun pasa. HHkoak Olaberriara eta LHkoak Pasaiara

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!