Haitz Agirrebarrena aske utzi dute

Ataria 2015eko urtarrilaren 29a

Lizartzan asteartean egindako kontzentrazioa

Asteartean atxilotu zuten lizartzarra beste hiru lagunekin batera, eta gaur utzi dute aske, kargurik gabe.

Urtarrilaren 27an goizeko 06.00etan Ipar Euskal Herriko lau gazte atxilotu zituzten. Hain zuzen ere, Teo Salamon eta Haitz Agirrebarrena Baionan, Alex Feldman Arrosan eta Jean-François Magis Itsasun. Bada, Agirrebarrena, Feldman eta Magis askatu dituzte. Salamon, ordea, Parisera bidean da.

Aitzina antolakundeak azaldu du Konponbidea orain lelopean larunbaterako Baionan deitua zegoen manifestazioaren deialdiak bere horretan jarraituko duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!