Truke merkatua txikienei berrerabilpena sustatzeko

Rebeka Calvo Gonzalez 2014ko abenduaren 13a

Kultur eta kirol ekitaldiz ugariz gozatzeko aukera izango dute lizartzarrek hil honetan. Herritar talde batek hainbat hitzordu prestatu dituzte kultura eta kirol batzordearekin batera, eta gaurkoan Truke Azokaren txanda izan da. 

 

 

 

 

 

 

 

Egitaraua

ABENDUAK 14, BIHAR
18:30. Barroko garaiko dantza eta aireak kontzertua Josetxo Obregon eta Enrike Solinisen eskutik, elizan.

ABENDUAK 19, OSTIRALA
17:00. Papiroflexia eta mahai jokoak izango dira kultur gunean; haurrak heldu batek lagunduta joan beharko dute

ABENDUAK 24, ASTEAZKENA
18:30. Olentzeroren jaitsiera, Zimiterioan.

ABENDUAK 26, OSTIRALA
20:30. Amets Zirkoa antzerkia, helduei zuzendua, kultur gunean.

ABENDUAK 28, IGANDEA
11:00. Lizartzako pilota eskolako Eguberritako topaketak, frontoian

ABENDUAK 30, ASTEARTEA
Goiz eta arratsaldean. Haur parkea, frontoian.

ABENDUAK 31, ASTEAZKENA
17:00. San Silbestre krosa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!