Jakak eta Olaetxeak etxean jokatu dute

Asier Imaz 2014ko abenduaren 6a

Lizartzan bi pilotari profesional daude, eta atzo iluntzean, biek, etxeko pilotalekuan jokatu zuten. Jakaren partida ez zen amaitu, Apraizek min hartuta ez baitzuen lehia amaitu. Olaetxeak Aretxabaletarekin jokatu zuen, eta 22-15 irabazi zuten partida, Arretxe II-Begino bikotearen aurka. Harmailetan, 200 zaletu inguru elkartu ziren.

Mikel Olaetxea, partidaren amaieran:

18-13an, Apraizek min hartu eta partida amaitu zen. Erik Jaka eta Larunbe markagailuan atzetik zihoazten, baina partida amaitu gabe aldageletara joatea, inori ez zaio gustatzen, eta gutxiago, herritarren aurrean jokatzeko aukera duzunean.

Erik Jaka:

 
Lizartzako pilota jaialdian bi partida zeuden aurreikusita, eta bigarrena, Olaetxea-Aretxabaletak eta Arretxe II-Beginok jokatu zuten. 15-22 azken emaitza. Etxeko pilotariari, txanpona airera bota aurretik, herritarrek omenaldia egin zioten. Pilota eskolako haurrek plaka bat eta lore sorta eman zioten Olaetxeari, "ezustean". Ondoren hasi zen lehia. Urdinak bikain jokatzen hasi ziren, Aretxabaletaren golpeak, Olaetxearen tantoek eta Beginoren hutsek, 5-12 jarri zuten markagailua. Ondoren etorri zen Arretxe II.aren erreakzioa. Azken partida guztiak irabazi ditu nafarrak, eta atzo gauza bera egin nahi zuen. Eta lortuko zuela zirudien partida berdintzea lortu zuenean, 14na. Sakeari zukua ederki atera zion Iker Arretxek, eta horri, ordura arte gertatu ez zena gehitu behar zitzaion: Aretxabaletaren eta Olaetxearen hutsak. Berdinketarekin esnatu egin ziren urdinak, eta partida hasieran bezala, tantoak pilatzen hasi ziren, 22ra iritsi arte. Beginok ez zion neurria hartu Lizartzako pilotalekuari, eta beldurrez ibili zen, pilotari ezin lasai emanaz. 
 
Zaletuek gogotik txalotu zituzten lau pilotariak, baina batez ere, Mikel Olaetxea omendu zuten atzokoan lizartzarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!