NBEak 'Naparra kasua' mahai gainean jarri du berriro ere

Berria 2014ko azaroaren 21a

Nazio Batuen Erakundeak desagertze behartu gisa onartu du 'Naparra kasua'. Gizateriaren aurkako delitutzat jo du, ez dela iraungi esan du eta PPko gobenuari gomendioak egin dizkio. Berria egunkariak gaur argitaratutako erreportajean bere anaia Eneko Etxeberriarekin hitz egin du, kasuaren inguruan. Urtero Lizartzako Iola baserrian dagoen oroitarrian biltzen da eskualdeko jendea, gertaera salatu eta bere senideei babesa eskaintzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!