Lizartzako jaiak 2014

Festak ez du etenik Lizartzan

Ataria 2014ko irailaren 6a

Dianarekin hasitako eguna erromeriarekin amaituko dute Lizartzan. Patata tortilla lehiaketa, puzgarriak, bazkaria, haur ikuskizuna, pilota jaialdia edota sagardo dastaketa izan dituzte.

Eguraldi beroa izan dute festaz gozatzera kalera irten direnek. Goizean txikienek puzgarrietan jolastu ahal izan dute, eta jarraian izan da patata tortilla lehiaketa. Bazkal ostea ere betea izan dute. pilota jaialdiaz gozatu dute.

Bestetik, jaien barruan, Independentzia eguna ospatu dute. 12:00etan iheslari ohien tertulia izan da eta poteoa, bazkaria, edota jokoak izan dituzte. 00:00etan, presoen eskubideen aldeko kalejira egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!