Ina Zeberioren XVI. urteurrenean ere lore eskaintza eta ekitaldia egin dituzte

Ataria 2014ko ekainaren 4a

Lizartzako Ina Zeberio orain hamasei urte hil zuen Ertzaintzak, tiroz. Gernikan izan zen gertakaria eta urtero lore eskaintza egiten diote Gernikan lehenengo eta Lizartzan, gero. Aurten ere ez dute huts egin eta maiatzaren 31n Gernikan lore eskaintza egin zioten. Hurrengo egunean, igandean, Lizartzan ekitaldia egin zuten bere omenezko monolitoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!