Lizartzako irratsaioa

Irratiak Lizartzatik egin du saioa

Ataria 2014ko maiatzaren 30a

Alegian eginiko kanpainaren atzetik, orain Berastegi, Elduain, Berrobi, Belauntza, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Lizartza eta Orexaren txanda da. Tolosaldeko Atariak herri horietan aurkeztuko du egitasmoa datozen asteetan, komunikazio proiektuari sostengua emango dioten Atarikideak lortu bidean. Alegialdean egin bezala, hortaz, irrati ibiltaria herriz herri ibiliko da ostiralero, eta gaur, Lizartzaren txanda izan da. 10:00etan hasita lizartzarrak izan dira protagonista irratian. Udal ordezkariak eta ikastetxeko haurrak gerturatu dira gure mikrofonoetara eta baita herriko hainbat eragile ere.

Gogoratu Atarikideak lortzeko kanpainaren barruan irratsasioez gain, aurkezpenak egingo direla herrietan. Ekainaren 9an, astelehena, Lizartzan egingo dugu aurkezpena 19:00etan.

Kanpainaren barruan, Alegialdean egin bezala, Ibarraldeko herrietan ere Tolosaldeko Ataria egunkaria eta astekaria banatuko ditugu herritar guztien artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!