Jaka pilotariak Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi du

Ataria 2014ko apirilaren 28a

Lizartzatik 80 bat pertsona joan ziren Labritera.
Lizartzako Erik Jakak eta Beñat Rezustak Bigarren Mailako Binakako Pilota Txapelketa irabazi dute. 22-4 irabazi zuten partida, faborito zergatik ziren argi utziz.

Errioxako Gorka-Merino bikotea erraz menderatu zituzten Lizartzako Erik Jakak eta Beñat Rezustak. 22-4 irabazi zuten Bigarren Mailako Binakako Pilota Txapelketa.

Finala Iruñean izan zen, Labriten, eta pilotalekua bete egin zen, 950 ikusle bertaratu baitziren. Horietako 80 Lizartzatik joandakoak. Partida eta gero  Karmelon sagardotegian ospatu zuten herrikidearen garaipena.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!