2014/02/22 07:00

Lizartzako inauteriak

Lizartza
07:00etan, plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. “Diana” abestuz hasiko da inauteria. 07:30ean, puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 09:30ean, Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12:00etan, mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik. 13:30ean, inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18:00etan, gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta ‘Lizartzako talogileak’ egindako taloak jateko aukera izango da.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!