Auzolanean garbitu dituzte bideak Lizartzan

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 13a

Iragan larunbatean 20 lagun inguru elkartu ziren plazan, azken urteetan itxita egon diren euterako bi bide garbitu asmoz.

Lizartzako Udaleko nekazaritza batzordeak antolatutako auzolan deialdiak, erantzun «ezinhobea» izan du. Iragan larunbatean 20 lagun inguru elkartu ziren plazan, azken urteetan itxita egon diren euterako bi bide garbitu asmoz. Nahikoa lan egin eta gero, Txirrita elkartean mokadutxoa hartu zuten. Batzordeak eskerrak eman dizkie lanean aritu direnei eta herritarrak animatu ditu ohitura zahar honi eustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!