Ikasturte berrirako hiru ikastaro antolatu ditu Lizartzako Udalak: gimnastika, pilota eta pilates. Gimnastika urriaren 3an hasiko da, astelehen eta ostegunetan emango dute, eta 20 euro ordaindu beharko da. Pilota ostiraletan izango da, urriaren 4an hasiko da, eta 6 euro ordaindu beharko da. Pilates ikastaroa, berriz, astearte eta ostegunetan izango da, 20 euro ordaindu beharko da,
eta urriaren 17an hasikoda. Udaletxean eman beharko da izena.