Lizartzako udaletxeko balkoian Espainiako bandera berrezartzeko agindua eman dezala eskatu dio PPk Espainiako Gobernuari.
Pasa den maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren, Bilduko udalbatza berriak bandera kendu zuen balkoitik. Honen ondoren, Diputatuen Biltzarrean alderdi popularreko bozeramalea den Soraya Saenz de Santamariak, gobernuari legea betearazteko ekstu dio.
Lizartzarrek, Espainiako banderaren auzia herri batzar baten bidez erabakitzeko aukera azaldu dute, eta Saenz de Santamariak legedia betetzearen erabakia herritarren esku ezin dela utzi nabarmendu du prentsaurreko batean.
Honen harira, nazioaren egoerari buruzko eztabaidan, UPN, UPyD eta PP alderdiek Bilduren jarduna gertu-gertutik jarraitzeko eskaera burutu zuten. Saenz de Santamariak, banderarena Bildu gertutik jarraitzeko beste arrazoi bat dela esan du, koalizioa ilegalizatzeko bidean.