Igandean, uztailak 26, izango da Larresoroko (Lapurdi) Harri Zubiko Pesta. Ote Lore elkarteko kideek antolatzen dute festa, eta urtero joaten dira Leaburu-Txaramakoak. Duela 30 urte inguru mendi martxa batean ezagutu zuten elkar Larresoroko eta Leaburuko batzuek. Geroztik, harreman berezia sortu da bi herrien artean, eta senidetuta daude 2019az geroztik.
Festara joateko autobusa antolatu du udalak eta gaur da izena emateko azken eguna. Udal bulegoetara deituta egin daiteke (943 67 59 31).