Lehiakide gazteak kalean tortillak prestatzen ari ziren bitartean, txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik, eguneko ospakizunei hasiera ofiziala emanez.
Bien bitartean, herriko elkartean mus txapelketa abiatu dute. Bikote ugari elkartu dira karta jokoan nor baino nor aritzeko, nahiz eta parte-hartzaileen artean emakumerik ez den izan.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, jai giroak jarraipena izango du. 20:00etan pintxo-poteoa egingo dute herrian, eta 21:30ean herri afaria izango da. Gauari amaiera emateko, DJ Jadek musika jarriko du 00:30etik aurrera.
Gainera, etxera itzultzeko garraioa errazteko, autobus zerbitzua egongo da. Tolosatik Leaburura 23:30ean irtengo da autobusa, eta Leaburutik Tolosara itzulera 06:00etan izango da.
Gaurko egitaraua
- 15:30 – Patata tortilla lehiaketa.
- 16:00 – Mus txapelketa.
- 20:00 – Pintxo-poteoa.
- 21:30 – Herri afaria.
- 00:30 – DJ Jade.
- Autobusa – Tolosatik 23:30ean eta Leaburutik 06:00etan.