Hitzarmena berritu dute Elis Manomatic garbitegiko langileek

Ataria 2026ko ekainaren 24a

Elis Manomatic garbitegia. Irudia: Google

Apatta industrialdean dagoen Elis Manomatic garbitegiko langileek, sei hilabeteren ostean, enpresako hitzarmena sinatzea lortu dute.

ELA sindikatuak azaldu duenez, greba deialdia eginda zeukaten jada, baina bertan behera utzi dute, greba hasi baino lehen enpresak akordio batera iristeko interesa agertu duelako. Ekainaren 11n adostu zuten hitzarmena, eta, horri esker, 2025eko abenduaren 31n iraungitako hitzarmena berritzea lortu dute.

Hitzarmen berriak hiru urteko indarraldia izango du (2026-2028) eta, besteak beste, honako baldintza hauek jasotzen ditu: lehenengo bi urteetan KPI + % 0,5eko igoera izango dute, eta hirugarrenean KPI + % 1ekoa; 50 euroko plus edo gehigarri bat izango dute; lan-jarduna 16 ordutan murriztuko da; eta lanordu bakoitzeko 15 minutuko atsedenaldia enpresaren kontura izango da.

Elis Manomatic garbitegian 24 langilek egiten dute lan, eta horietatik 17 emakumeak dira. Aurretik ere egin zuten greba bat lan-baldintzak hobetzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!