Ertzaintzak Leaburuko etxebizitza batean lapurtzera sartu zen taldea desegin du

Ataria 2025eko abenduaren 6a

Atxilotuei atzemandako objektuak. Iturria: Segurtasun saila

Ertzaintzak Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitza banatan lapurtu duen taldea atxilotu du. Segurtasun sailak esan duenez hiru gazte dira, eta lapurreta egiten saiatzea, etxebizitza horietan kalteak eragitea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu die.

Lehenengo lapurreta azaroaren 27an egin zuten Oiartzungo Arragua auzoko familia bakarreko etxebizitza batean. Etxebizitzaren jabea barruan zegoela sartu ziren lapurtzera. Ordu eta erdi beranduago gauza bera egin zuten Leaburun. Ertzaintzak ikerketa abiarazi zuen, eta joan den ostegunean atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurtzen saiatzeagatik, kalteak eragiteagatik eta talde kriminaleko kide izateagatik.  

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!