Saharako eta Leaburuko senidetza ospatuko dute

Ataria 2025eko uztailaren 21a

Hilaren 30ean egingo dute festa. Egun osoan zehar haurrentzako puzgarriak izango dira, eta arratsaldean, txokolatada egingo dute. 

Aurten 20 urte beteko dira Leaburu-Txaramako Udala eta Saharako Guelta herria senidetu zirenetik. Urteurren hau ospatzeko, eta Saharako haurrak eskualdean daudela aprobetxatuz, udalak «jai xume bat» antolatu du beraiekin batera ospatzeko.

Uztailaren 30ean, asteazkenean egingo dute festa. Egun osoan zehar haurrentzako puzgarriak izango dira, eta arratsaldean, txokolatada egingo dute. Luixa Uzkudun zinegotziak esan du ospakizun polita izango dela, «elkar ezagutzeko, harremanak estutzeko eta adiskidetasuna ospatzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!