Leaburuko jaiak 2025

Eneko Orbegozo eta Magali Ezeiza izan dira irabazleak

Ataria 2025eko ekainaren 28a

Leaburuko San Pedro jaietan patata tortilla lehiaketa egin dute.

Ohiturari jarraituz, patata tortilla lehiaketa egin dute Leaburuko sanpedroetan. Guztira zazpi talde aritu dira parte hartzen, eta azkenean Eneko Orbegozo eta Magali Ezeiza izan dira irabazleak. Arkumea eraman dute sari modura. Bigarrenak Idoia Arrospide eta Lorea Ibañez izan dira, eta hauek Mahalako saskia jaso dute.

Epaimahaiak bere iritzia eman ondoren, lehiaketan prestatu diren patata tortillak jateko aukera izan da triki poteoan. Ondoren, 21:30ean, herri afaria eta bingoa izango dira, eta gauerditik aurrera DJ Jade lokalean, goizaldera arte.

Sari banaketako argazkian: Eneko Orbegozo, Lorea Ibañez eta Idoia Arrospide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!