Leaburuko jaiak 2025

San Pedro jaiak martxan

Ataria 2025eko ekainaren 25a

Jubilatu eta pentsiodunen egunarekin abiatu zituzten igandean festak, Leaburu-Txaraman. Asteburuan ere izango dute zertaz gozatu bertan.

Hasi dira San Pedro jaiak. Hain justu, pasa den igandean jubilatu eta pentsiodunen egunarekin abiatu zuten festa Leaburu-Txaraman. Dantza emanaldia, bazkaria eta bertso saioa izan zituzten egun horretan, besteak beste. Asteburuan izango du jarraipena festak, eta ostiraletik igandera arte ekintza ugari izango dira aukeran.

Festak «laguntasunean, berdintasunean eta giro bikainean» igarotzeko deia egin du Jose Ramon Eizagirre alkateak.

EGITARAUA

Ekainak 27, ostirala

  • 17:00. Ume jolasak eta txokolatada.
  • 20:30. Sardina-jatea, sagardoa eta kafea.
  • 22:30. Oinargi taldea eta herriko dantzarien emanaldia. Ondoren. Disko festa lokalean.

Ekainak 28, larunbata

  • 11:30. Herritarrentzat hamaiketakoa ostatuan.
  • 16:30. Herritarren arteko patata tortilla lehiaketa.
  • 20:00. Triki poteoa tortillak dastatuz.
  • 21:30. Herri afaria eta bingoa.
  • 00:00. DJ Jade izango da lokalean, goizaldera arte.

Ekainak 29, igandea. SAN PEDRO EGUNA

  • 10:30. Eskulan tailerra.
  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Txakolin dastaketa musikaz alaiturik.
  • 18:30. 18 urtez azpiko lau aizkolari gazteren saioa. Aitor Saralegi, Unai Etxeberria eta Joan Goikoetxea. Ondoren. Herriko gazteen arteko kirol lehia. Parrandero handia parrandero txikien aurka.
  • 21:00. Artea antzerki emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!