Erretirodunen eguna ospatuko dute hilaren 22an, Leaburu-Txaraman

Ataria 2025eko ekainaren 4a

2016ko San Pedro jaietan egin zuten erretirodunen bazkaria. ASIER IMAZ

Egun osoko festa izango dute Leaburu-Txaraman; dantza emanaldia, bertsolariak eta trikitilariak izango dira, eta bazkaria ere egingo dute Zazpi Bide elkartean.

Urteroko moduan aurten ere erretirodunen eguna ospatuko dute Leaburu-Txaraman. Ekainaren 22an izango da eta egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako. Goizean, herriko dantzarien emanaldia izango da ikusgai, eta ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute Zazpi Bide elkartean. Horretarako izena eman beharko da aurretik, ekainaren 16a baino lehen, udaletxeko telefono zenbakira (943 675 931) deituta. Amaitzeko, bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute arratsaldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!