Txaramarrak festetan

Ataria 2025eko maiatzaren 31

Atzo hasi ziren Txaramako jaiak, eta gaur dute egun handia. Bertsolariak eta herriko musikariak izango dira arratsaldean.

Azken asteetan argazki zaharrak biltzeko deialdia egina zuten auzoan. Bada, bere emaitzak eman ditu, eta jasotakoarekin osatu duten erakusketa zabaldu dute gaur. Kultur etxean egongo dira auzoko argazki zaharrak ikusgai, ekainaren 4ra arte, hau da, hurrengo asteazkenera arte. Bihar, igandea, 1:00etatik 14:00etara egongo da ikusteko aukera, eta astelehenetik asteazkenera, 16:00etatik 19:00etara.

Erakusketa zabaltzearekin batera, festen bigarren eta azken egunean izan da gehiagorik. Eguerdian Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek alaitu dute luntxa. Ondoren, kalejiran joan dira kultur etxetik elkarteraino eta bertan bazkaltzeko elkartu dira 40 herritar inguru. Kasu honetan ere, amasarra eta anoetarra arduratu dira euren bertsoekin giroa alaitzeaz. Bazkalostean ere bertsolariekin batera, musikariak izango dir

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!