Hemen dira Txaramako jaiak

Ataria 2025eko maiatzaren 21a

Maiatzaren 30ean abiatuko dituzte festak Txaraman, eta bi egunetan izango da zertaz gozatu bertan.

Festak ospatuko dituzte datorren asteburuan Txaraman. Hain justu, bi eguneko egitarau osatu dute, ostiralerako eta larunbaterako, eta denetariko ekintzak izango dira. Larunbatean, esaterako, auzo bazkaria egingo dute, 14:30etan hasita. Bazkaria Txaramako elkartean izango da, eta toki mugatua dagoenez, aldez aurretik eman beharko da izena. Izena eman nahi dutenek 650 276 510 (Mari Jose) edo 675 705 897 (Ixiar) zenbakietara deitu beharko dute, ostirala baino lehen. Menuko prezioa 35 eurokoa izango da, edaria eta kafea barne.

EGITARAUA

  • Maiatzak 30, ostirala
    • 20:00. Sarek deitutako kontzentrazioa.
    • 20:30. Barrikotea herriko musikariek alaituta.
    • Ondoren. Karaokea.
  • Maiatzak 31, larunbata
    • 11:00. Argazki erakusketaren inaugurazioa, Txaramako kultur etxean.
    • 12:00. Luntxa Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin.
    • 14:00. Kalejira, kultur etxetik plazara.
    • 14:30. Auzo bazkaria.
    • Ondoren. Bertsolariak eta herriko musikariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!