Martxoak 7a arte izango da Txaramako argazki zaharrak aurkezteko epea

Ataria 2025eko otsailaren 10a

Txaramako jai batzordea Txaramako argazki zaharrak biltzen ari da erakusketa bat muntatzeko, eta auzotarrek martxoaren 7a arte izango dute horiek aurkezteko aukera, 19:00tatik aurrera, elkartean.

Txaramako jai batzordeak garai bateko argazki erakusketa bat antolatuko du, garai batean Txarama nolakoa zen erakusteko. Horretarako, auzokideei etxean gordeta dituzten argazki zaharrak bidaltzeko eskatu diete. Argazkiak aurkeztu nahi dituztenek martxoaren 7a arte izango dute, Txaramako elkartean, 19:00tatik aurrera. Edozein zalantza argitzeko 691 711 602 (Eugenio) zenbakira deituta egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!