Garai bateko Txaramako argazki bilduma osatuko dute

Ataria 2024ko urriaren 29a

Argazkiak aurkeztu nahi dituzten herritarrek gaurtik hasita hileko azken ostiraletan Txaramako elkartean aurkeztu beharko dituzte, 19:00tatik aurrera.

Txaramako jai batzordeak garai bateko argazki bilduma bat egiteko asmotan dabil, garai batean Txarama nola zen jasotzeko. Argazki hauetan herriko txoko desberdinak agertzeko eskatu du jai batzordeak; frontoia, zinea, errota, gasolindegia,Kuatrobientos. Kaskajera, Matraka, Kartero, Toledoko benta, Afrika Txiki, Tenisa eta Playa Morena bezalako lekuak, besteak beste.

Horretarako, herritarrei etxean gordeta dituzten argazki zaharrak bidaltzeko eskatu diete. Argazkiak aurkeztu nahi dituzten herritarrek gaurtik hasita hileko azken ostiraletan Txaramako elkartean aurkeztu beharko dituzte, 19:00tatik aurrera. Edozein zalantza argitzeko 691 711 602 (Eugenio) zenbakira deituta egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!