Bi aldeak garaile sega apustuan

Ataria 2024ko urriaren 28a

Euskal Herria eta Bayern arteko sega apustuan, emakumezkoetan bertakoak izan ziren garaile, eta gizonezkoetan bavariarrak. Izadi Arrospide eta Amaiur Arrospide leaburuarrek parte hartu zuten norgehiagokan.

Hernaniko Jauregi jatetxean egin zuten desafioa larunbatean. Emakumezkoetan 100 metro karratuko saila moztu zuten, eta Izadi Arrospide izan zen azkarrena (5.48); Maider Garmendia izan zen bigarrena (6.12), honek ere Euskal Herria ordezkatuz; eta hirugarrena Veronika Abfalter bavariarra izan zen (7.02).
 
Gizonezkoetan, berriz, bavariarrak izan ziren garaile. 40 minutuz aritu ziren segan, eta Bayerreko Johannes Egger eta Johann Wolfgruber segalariek 3.201 kilo moztu zituzten. Euskal Herriko Amaiur Arrospide eta Josu Mendizabal bikoak 3.137 kilo moztu ahal izan zituen.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!