Sega apustua Euskal Herria eta Bayern artean

Ataria 2024ko urriaren 22a

Sega apustuan parte hartuko duten segalariak.

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, sega apustua egingo da Euskal Herria eta Bayern artean. Euskal Herria ordezkatuz ariko dira Izadi eta Amaiur Arrospide leaburuarrak.

Apustua Hernaniko Jauregi jatetxean egingo da, larunbat honetan, urriak 26, 17:00etan. Sarrerak 10 euro balioko ditu.

Batetik, gizonezkoak ariko dira, binaka. Euskal Herriaren aldetik Amaiur Arrospide eta Josu Mendizabal ariko dira eta Bayernen aldetik Johannes Egger eta Johann Wolfgruber. 40 minutuz ariko dira segan, eta kilo gehien mozten duenak irabaziko du. 

Emakumezkoetan 100 metro karratuko saila moztu beharko dute ahal den denbora gutxien. Euskal Herriaren aldetik Maide Garmendia eta Izadi Arrospide ariko dira. Bayernen aldetik segalari bakarrak parte hartuko du: Veronika Abfalter. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!