Leaburuko jaiak 2024

Izaro Ibañez eta Irati Larreta izan dira irabazleak

Ataria 2024ko ekainaren 29a

Patata tortilla lehiaketa egin dute Leaburuko San Pedro jaietan.

Guztira 11 tortilla aurkeztu dira txapelketara eta Izaro Ibañezek eta Irati Larretak prestatutakoak eraman du lehen saria. Bigarrena parte hartzaile gaztetxoenentzat izan da, hau da, Aiala, Iñaki, Maren eta Aimar laukotearentzat.

Epaimahaiak patata tortillak probatu eta epaia eman ondoren, triki poteoan dastatu ahal izan dira prestatu dituzten jakiak. Egunari bukaera emateko, 21:30ean herri afaria eta bingoa egingo dituzte, eta ondoren, gauerdian, DJ Nazaren emanaldia lokalean, goizaldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!