Leaburuko jaiak 2024

2024ko Leaburuko San Pedro festak: egitaraua

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Ostiraletik igandera, hiru egunetan luzatuko dira festak Leaburun. Larunbatean, San Pedro egunean, herri afarian bilduko dira herritarrak.

Egitaraua

  • Ekainak 28, ostirala
    • 10:00. Herritarren arteko frontenis txapelketa.
    • 17:00. Ume jolasak eta txokolatea.
    • 20:30. Sardina jatea eta udalaren kontura sagardoa.
    • 22:30. Oinargi taldea eta herriko dantzarien emanaldia.
    • Ondoren. Disko festa lokalean.
  • Ekainak 29, larunbata
    • San Pedro eguna
    • 12:00. Meza.
    • 12:30. Herritarrentzat hamaiketakoa, ostatuan.
    • 16:30. Herritarren arteko patata tortilla lehiaketa.
    • 20:00. Triki poteoa tortillak dastatuz.
    • 21:30. Herri afaria eta bingoa.
    • 00:00. DJ Naza, lokalean, goizaldera arte.
  • Ekainak 30, igandea
    • 11:00. Zirku tailerra, ume eta ez hain umeentzat.
    • 12:00. Almitza sega ligako finala, Benta ondoko lursailean. Beteranoak, emakumeak, gizonak, gazteak eta umeak.
    • 17:30. 18 urtez azpiko lau aizkolariren saioa. Oier Mitxelena, Jon Zaldua, Aitor Saralegi eta Amets Aristizabal.
    • Ondoren. Herriko gazteen arteko desafioa. Parrandero handiak Parrandero txikien aurka.
    • 19:30. Baginaren bakarrizketa emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!