Ipuin kontaketa saioak izango dira Leaburu-Txaraman

Ataria 2023ko abenduaren 13a

Miru Sorginaren 'Hotz ala bero, irakurri egunero' liburua izango dute ostiralean, 17:30etan; datorren asteazkenean, berriz, Lur Usabiagaren 'Mariren alabak' liburua irakurriko dute.

Leaburu-Txaramako liburutegiak berriro zabaldu ditu ateak. Hori dinamizatzeko eta herrian irakurketa sustatzeko asmoz, Udalak bi ipuin kontaketa saio antolatu ditu. Ostiral honetan Miru Sorginaren Hotz ala bero, irakurri egunero lana izango dute, 17:30etan. Bigarren irakurketa, berriz, datorren asteazkenean egingo dute ordu berean, eta Lur Usabiaga idazlearen Mariren alabak izeneko liburua irakurriko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!