Leaburu-Txaramako herritarrek irteera egingo dute Larresorora

Ataria 2023ko uztailaren 19a

Iaz Leaburu-Txaramako herritarrek Larresorora egindako irteerako irudia.

Leaburu-Txaramako Udalak Larresoroko harri-zubiko jaietan parte hartu nahi dutenentzat irteera antolatu du larunbaterako. Gaur da izena emateko azken eguna.

Urtero egin izan den bezala, bazkaria, musika, kantuak, dantza, bertsolariak eta pilota partida izango dira bertan. Leaburu-Txaramako Udalak autobusa jarriko du joan nahi duten herritarrentzat. 8:45ean abiatuko da Leaburuko plazatik eta geldialdia egingo du 9:00etan Txaramako paper-fabrikako autobus geltokian. Izena emateko, udal bulegoetara deitu behar da (943 675 931) eta gaur da azken eguna.

Egitaraua:

  • 11:00. Bertso pilota jaialdia, plazan.
  • 12:30. Zintzur bustitzea, Harrizko Zubian.
  • 13:30. Bazkari alaitua. Menua: Entsalada kurruskatsua ganba eta muskuiluekin, paella, ardi gasna eta bizkotxoa eta ardoa. Haurrentzat menu berezia egongo da.
  • Ondoren. Toka, zozketa eta taloak.
  • Egun guztian zehar. Txaranga eta haurrentzako puzgarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!