Moto gidari bat hil da Leaburu-Txaraman izandako istripuan

Ataria 2023ko maiatzaren 27a

Gi-2135 errepidean gertatu da ezbeharra, Lizartzarako noranzkoan; auto baten eta moto baten arteko istripua izan da 17:30ean, eta moto gidaria bertan hil da.

Tolosatik Lizartzarako Gi-2135 errepidean istripua izan da auto baten eta moto baten artean 17:30ean, eta moto gidaria hil egin da. Istripua Leaburu-Txaraman gertatu da, eta Segurtasun sailetik adierazi dutenez hildakoa gizonezkoa da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin.

Une honetan Gi-2135 errepidea itxita dago pare horretan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!