Joxe Ramon Eizagirre izango da Leaburu-Txaramako EH Bilduren alkategaia

Ataria 2023ko apirilaren 24a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako «esperientzia eta ilusio handiko taldea» osatu dutela adierazi dute.

Joxe Ramon Eizagirre gaur egungo alkatea berriz izango da Leaburu-Txaramako EH Bilduren zerrendaburua. «Lau urtetarako konpromisoa hartzeko gogoz, herritarrekin herriarentzat lan egin nahi dugu», esan dute alderdiko kideek.

Ondorengoa izango da Leaburu-Txaramako EH Bilduk udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrenda:

  1. Joxe Ramon Eizagirre
  2. Luixa Uzkudun
  3. Juanma Serrano
  4. Mertxe Araztegi
  5. Arkaitz Esnaola
  6. Mertxe Adurriaga
  7. Agus Etxarte
  8. Amaiur Eizagirre
  9. Iñigo Mugertza
  10. Javier Bujanda

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!