Larresorokoen bisita jaso dute Leaburu-Txaraman

Leyre Carrasco 2023ko martxoaren 26a

Pandemiaren eraginez izandako bi urteko etenaldiaren ostean, urteroko hitzordua berreskuratzea lortu dute Leaburu-Txaramak eta Larresorok (Lapurdi), eta Senidetze Eguna ospatu dute.

Urtean, gutxienez, bi aldiz elkartzeko ohitura izaten dute Leaburu-Txaramako eta Larresoroko herritarrek. Pandemiaren eraginez, ordea, bi urte igaro dira ez dutela elkar ikusi. Urteroko hitzordua berreskuratuz, gaur berriro elkartu dira bi herritako lagunak, eta hamaikak inguruan Leaburuko plazara iritsi dira. 

Lehendabizi, herriko gaztetxoenek dantza egin diete harrera gisa. Jarraian, hamaiketakoa egin dute herriko sagardogileen sagardoarekin, eta ondoren, bertso pilota izan dute Sebastian Lizaso eta Mikel Mateo bertsolarien eskutik. Pilota partidetan, berriz, Arkaitz Esnaola Jon Erasunen aurka aritu da. Senidetze festa amaitzeko, denek elkarrekin bertso bazkaria egin dute herriko ostatuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!