San Sebastian ermita herrira iritsi baino lehen dago kokatuta Leaburun, Gaztelura joateko bidegurutzean, eta gaurko egunez, San Sebastian egunez, festa izaten dute. Meza eman dute lehenik, eta horren ostean dantzariek emanaldia eskaini dute. Eguna borobiltzeko, meriendatzera joan dira guztiak, herriko ostatura.