Autodefentsa feminista lantzeko saioak Leaburun

Ataria 2022ko azaroaren 3a

Ibarran 2016an egindako autodefentsa feministako saioa.

Leaburu-Txaramako Udalak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu nahi du eta herriko emakumeak animatu ditu izena ematera. Azaroak 11 da horretarako azken eguna. 

Ikastaroa bitan banatu dute adinaren arabera. Batetik, 12-18 urte bitartekoei zuzendutakoa egongo litzateke eta udalak ordainduko luke, eta bestetik, 18 urtetik gorakoei zuzendutakoa antolatuko lukete. Izena ematen duten guztien artean adostuko lituzkete ikastaroetako eguna eta ordua.

Bestalde, udalak jakinarazi du liburutegia maiatzera arte egongo dela irekita astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:30tik 19:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!