Gehigarria: etxebizitza

Kalitate eta leku ezin hobeak

Tolosaldeko Ataria 2022ko urr. 26a, 09:59

Otegui Eraikuntzak enpresak kalitate handiko eta leku ederrean dauden bi etxebizitza ditu salgai Leaburu herrian. Bentaburu izeneko promozioan espazio handia duten bi etxebizitza eroso daude eta ia kontsumo energetiko gabekoak dira. 

Gustura bizitzeko espazio bat eskaintzea da etxebizitza baten helburu nagusia. Otegui Eraikuntzak enpresak aukera hori eskaintzen du Leaburun. Bi etxebizitza daude salgai Bentaburu izeneko promozioan. Kokagunea eta kalitatea dira bere ezaugarri nagusiak: kalitate oso altuko etxebizitzak dira eta leku ezin hobean daude. 

Leaburu herri txiki bat da, naturaz inguratuta, eta oso ondo komunikatuta dagoena. N-1 autobiara hiru minututan iritsi daiteke. Harrigarria badirudi ere, Tolosako San Frantzisko pasealekutik denbora gehiago behar da errepide nagusi horretara iristeko. 
Bentaburuko etxebizitzetan bizi dena, naturan biziko da, herri ezin lasaiagoan. Leku irekia eta eguzkitsua da. Beste edozein herri txiki bezala, zerbitzu aldetik ez bada osatuena ere, hainbat zerbitzu ditu, eta oso gertu dago Tolosatik beste edozein behar asetzeko. Lekuaren eta zerbitzuen arteko proportzioari begiratuz gero, Leaburu irabazten ateratzen da ezbairik gabe. 
Etxebizitzak eraikitzen ari dira eta epe laburrean bukatuko dituzte. Espazio handiko etxebizitzak dira: 176 metro karratukoa da horietako bat eta bestea 156 metro karratukoa. Bakoitzak du bere lorategia ondoan. Garajea izateaz gain, aparkaleku pribatuak ere izango dituzte, eta etxebizitzen kanpoko eremuan ere aparkatzeko aukera ugari dago. Erosotasun gehigarri hori dute, beraz, etxebizitzek.

Etxe bakoitzak lau gela eta hiru bainugela ditu. Gela batek bere bainugela du, suite moduko batean bihurtuz. Behe solairuan gela bat egongo da eta beste hirurak lehen solairuan. Behe solairuan sukalde-jangela eta egongela daude. Bere diseinu bereziarengatik etxebizitza guztiz argitsuak izango dira, espazio zabalarekin eta dekorazio zaindu eta modernoarekin. 
Etxebizitza hauen ezaugarri nabarmenetako bat Passive House (etxe pasiboa) irizpideak jarraituz eraikiko dela izango da. Fatxadetan, estalkian eta behe solairuko forjaketan isolamendua izango du, berotasunaren galera murriztuz eta, beraz, eraikinaren kontsumoa gutxituz. Etxebizitzak bere barruko tenperatura egonkor mantenduko du, kanpoko hozberoaren eraginik jasan gabe. 

Izan ere, etxebizitza bat erosterakoan, kontuan izan behar da gero zer kontsumo energetikoa izango duen, eta horrek zenbat diru suposatuko duen. Horregatik, Otegui Eraikuntzak-etik garrantzia berezia eman diote proiektu honetan kalitate handiko materialak erabili eta eraikitzeko moduak bermatzeari. Batetik, bizi kalitatean duen eragin zuzenarengatik, eta, bestetik, etorkizunera begira horrek suposatzen duen aurrezkiarengatik. 


Bentaburu promozioak eskaintzen duen beste ezaugarri interesgarri bat pertsonalizatzeko aukera da. Guztiz eraiki aurretik norbaitek erosten badu, aukera izango du etxebizitzaren espazioaren banaketan aldaketak egiteko. 

Aukera zabala
Otegui Eraikuntzak enpresak 30 urte baino gehiago daramatza etxebizitzen promozioan eta eraikuntzan. Egiteko gaitasunari, espiritu berritzailea eta sortzailea gehitzen diote. Leaburuko promozioaz gain, Otegui Eraikuntzak beste hainbat promozio ditu eskualdean zein eskualdetik gertu. Berrobin dagoeneko eraikita dauden etxebizitzak ditu salgai. Bestalde, Tolosan, Ezkion eta Ordizian promozioak dituzte martxan. Ez zalantzarik izan Otegui Eraikuntzak-ekin edo higiezin-agentziekin harremanetan jarri eta bere eskaintza zabalaren berri jasotzeko. 

OTEGUI ERAIKUNTZAK S.L. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!