Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute, eta herritarrentzat zein herrian erroldatu gabe daudenentzat izango dira. Dantza, mantenu gimnasia eta joskintza ikastaroak dira momentuz antolatu dituztenak.
Izena emateko 943 675 931 zenbakira deitu beharko da, irailaren 22a baino lehen. Eta norbaitek beste ekintzaren bat egitea posible dela ikusiko balu, udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.