Larresoroko festarako irteera antolatu dute leaburutar eta txaramarrek

Ataria 2022ko uztailaren 19a

Leaburuko herritarrak Larresoro herrian, 2016an.

Leaburu-Txaramako Udalak autobusa jarriko du eta hilaren 20a baino lehen eman beharko da izena, 943 67 59 31 zenbakira deituta.

Larunbat honetarako, uztailaren 23rako, Larresoroko (Lapurdi) harrizko zubiko jaietan parte hartu nahi dutenentzat irteera antolatu du Leaburu-Txaramako Udalak. Urteroko moduan, bazkaria, musika, kantuak, dantza, bertsolariak, pilota partidak eta beste izango dira bertan. Udalak autobusa jarriko du joan nahi duten herritar guztientzat. Leaburuko plazatik abiatuko da autobusa 08:45ean, eta Txaramako papelerako autobus geltokian egingo du beste geldialdia 09:00etan.

Izena emateko 943 67 59 31 zenbakira deitu beharko da, hilaren 20a baino lehen.

Egitaraua

  • Uztailak 23, larunbata
    • 11:00. Bertso Pilota plazan.
    • 12:30. Zintzur bustitzea Harrizko Zubian.
    • 13:30. Bazkaria (25 euro). Xingar eta meloin, paella, ardi gasna eta biskotxa, arnoa barne. Haurrentzat menu berezia (5 euro).
    • Toka, zozketa eta taloak.
    • Etiketa Gabe txaranga.
    • Frigo.
    • Haurrentzat puzgarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!