Leaburuko jaiak 2022

Leaburuko festek badute etorkizuna

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko uztailaren 1a

San Pedro festak ospatzen ari dira Leaburun, eta gaurko egunari hasiera patata tortilla lehiaketarekin eman diote. Herriko gazte ugarik parte hartu du.

Jada egun batzuk pasa dituzte festetan Leaburun, eta oraindik asteburu osoa dute festa egiteko. Gaur, hasteko, patata tortilla lehiaketa egin dute, eta bikoteka parte hartu behar izan dute. Gazte ugari animatu da parte hartzera.

Behin patata tortillak eginda, pintxoa poteari ekingo diote, eta lehiaketarako egin dituzten tortilla horiek dastatuko dituzte. 21:00etan, Oinargi eta herriko dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, eta ostean, musika jarriko dute balio anitzeko gelan eta gaua luzatuko dute.

  • Uztailak 2, larunbata
    • 17:00. Frontenis txapelketa.
    • 21:00. Herri afaria eta bingoa.
    • Ondoren. Skapaie elektrotxaranga.
    • 01:00. Musika balio anitzeko lokalean goizaldera arte.
  • Uztailak 3, igandea
    • 11:30. Perli eta koxkolo-ren ipuin musikala.
    • 12:00. Txakolin eta pintxo dastaketa.
    • 17:30. Herri kirolak.
      • Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Unai Zabala, Anjel Arrospide eta Ugarteburu beteranoen aurka.
      • Herriko gazteen pentatloia: koxkolak, korrika, trontza, soka saltoa eta txingak.
        • Koxkola biltzen: Lorea Ibañez Eneko Orbegozoren aurka.
        • Korrika: Arrospide ahizpak elkarren aurka.
        • Trontzan: Oier Orbegozo eta Iñaki Arrizabalaga, Oihan eta Amaiur Arrospide anaien aurka.
        • Txingatan: Zubia anaiak Ugartemendia anaien aurka.
        • Soka saltoan: Larreta ahizpak elkarren aurka.
    • 21:30. Bonba bat naiz antzerkia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!