Leaburuko jaiak 2022

Leaburuko haurrek jolasean ospatu dute San Pedro eguna

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko ekainaren 29a

Leaburun, urteko egun handiena da gaurkoa: San Pedro eguna. Goizean meza izan da eta hamaiketakoa egin dute ostatuan; arratsaldean, berriz, haurrek gozatu egin dute jolasetan.

Leaburun ere San Pedro eguna ospatzen ari dira. Goizean, meza izan da, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute herritarrek ostatuan; bazkalostean, jolasak izan dira haurrentzat. Arratsalde pasa ederra izan dute herriko umeek, eta era guztietako jolasetan aritu dira. Aulki jolasean, txikienak izan dira onenak; gaztetxoak, berriz, hobeto moldatu dira koilara ahoan jarri eta arrautzak garraiatzen, puxikekin eta futbolean ere jolastu dute ilundu aurretik. Jolasen eta futbol partiden artean, txokolatea edan dute, indarrak hartzeko.

Erlazionatuak

Aulki jolasean, txikienak bizkorrenak

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 eka 29 Leaburu-Txarama

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!