Leaburuko jaiak 2022

Leaburun festen zain jarri dira

Ataria

2018ko Leaburuko sanpedroetako argazkia.

Igandean jubilatuen egunarekin hasiko dira festan, eta jarraian ospatuko dituzte San Pedro jaiak, uztailaren 3ra bitarte.

Egitaraua

  • Ekainak 26, igandea, jubilatuen eta pentsiodunen eguna
    • 12:30. Herriko dantzariak
    • 14:00. Bazkaria Zazpi Bide elkartean, Egaña eta Lizaso bertsolariekin eta Ostolaza trikitilariarekin.
  • Ekainak 28, asteartea
    • 20:30. Barrikotea eta sardina jana. Sardinak parrilan, sagardoa eta kafea.
    • Ondoren. Amaraun antzerki emanaldia.
  • Ekainak 29, asteazkena, San Pedro eguna
    • Meza eta jarraian hamaiketakoa herritarrentzat ostatuan.
    • 17:00. Umeentzat jolasak eta ondoren txokolatada.
    • 19:00. Futbito.
  • Uztailak 1, ostirala
    • 17:00. Tortilla patata lehiaketa (bikoteka izango da eta norberak zartagina eraman beharko du).
    • 19:00. Pintxo potea. Lehiaketako tortillen dastaketa.
    • 21:00. Oinargi eta herriko dantzarien emanaldia.
    • Jarraian. Musika balio anitzeko gelan.
  • Uztailak 2, larunbata
    • 17:00. Frontenis txapelketa.
    • 21:00. Herri afaria eta bingoa.
    • Ondoren. Skapaie elektrotxaranga.
    • 01:00. Musika balio anitzeko lokalean goizaldera arte.
  • Uztailak 3, igandea
    • 11:30. Perli eta koxkolo-ren ipuin musikala.
    • 12:00. Txakolin eta pintxo dastaketa.
    • 17:30. Herri kirolak.
      • Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Unai Zabala, Anjel Arrospide eta Ugarteburu beteranoen aurka.
      • Herriko gazteen pentatloia: koxkolak, korrika, trontza, soka saltoa eta txingak.
        • Koxkola biltzen: Lorea Ibañez Eneko Orbegozoren aurka.
        • Korrika: Arrospide ahizpak elkarren aurka.
        • Trontzan: Oier Orbegozo eta Iñaki Arrizabalaga, Oihan eta Amaiur Arrospide anaien aurka.
        • Txingatan: Zubia anaiak Ugartemendia anaien aurka.
        • Soka saltoan: Larreta ahizpak elkarren aurka.
    • 21:30. Bonba bat naiz antzerkia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!